ITZURUN HONDARTZAREN EGOERA ZUZENEAN IKUSTEKO KAMERA BERRIA JARRI DU UDALAK

2017/06/01

Horri esker hondartzaren bista panoramikoa ikusi ahal izango da uneoro udal webgunean.

Eguraldi ona edo txarra egiten duen edo itsasoaren egoera zein den jakin nahi duzu? Marea altu ala baxu dagoen ikusi? Orain baduzu horretarako aukera!

Izan ere, hondartza denboraldia iristear dagoen honetan, Zumaiako Udalak web-kamera berria estreinatzen du Itzurunen. Kamera horrek, gaurtik aurrera hondartza zein itsasoaren egoera zuzenean ikusteko bertako bista panoramikoa eskainiko du uneoro.

Ikus Itzurungo web-kameraren irudiak HEMEN