Uztailaren 22an Itzurun hondartzaren zati bat itxita egongo da film baten grabaketagatik

2019/07/05

Itzurun hondartzaren erditik eskuinerako aldea itxita egongo da uztailaren 22an, goizeko 9:30etik arratsaldeko 19:30era. Woody Allen zinemagilearen film berria grabatuko dute.

Herritarrek hondartzaren gainontzeko espazioa erabili ahal izango dute egun osoan. Hondartzaren eskuin aldeko zati batean eta Marianton aldera Itzuruntxikiko beste zati batean egingo dituzte grabaketak.

Egun osoan zehar ingurunea zaintzapean egongo bada ere, grabaketek ez dute irisgarritasunarekiko edo ohiko zerbitzuen funtzionamenduarekiko inolako mugarik sortuko.

 Udalak zehaztapen gehiago izan ahala herritarrei jakinaraziko dizkie, eta konpromisoa hartzen du ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.