IVAN RODRIGUEZEK IRABAZI DU EGUBERRIETAKO ARGI APAINGARRIEN ARGAZKI LEHIAKETA
Pasa berri diren Eguberrietan Udalak antolatu duen argazki lehiaketak badu dagoeneko irabazlea, Ivan Rodriguez, alegia.
Aurten, lehiaketaren gaia Gabonetako argiak Zumaian izan da. Horiek horrela, herritarrek, kalean zein etxean jarritako Eguberrietako argiztapenaren inguruko argazkiak bidali ahal izan dituzte udal whatsapp zenbakira abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra bitartean.
Denbora horretan irudi ugari jaso ditu Udalak eta Kultur eta Turismo saileko eta Baleike aldizkariko kideek osatutako epaimahaiak Ivan Rodriguezek aurkeztutakoa aukeratu du guztien artean irabazle.
Sari gisa Ivanek bi lagunentzako otordua jasoko du Bittarte erretegian.



