Jabetze eskolako tailerrean izena emateko epea martxoaren 20a bitarte

2019/03/12
“El arte de no amargarse la vida: emociones y empoderamiento” tailerra gazteleraz eskainiko da, martxoa, apirila eta maiatzean, hogarrean, doan. Tailerra Pepa Bojók eskainiko du eta bertan parte hartzeko, Udaleko berdintasun sailean eman behar da izena: berdintasuna@zumaia.eus edo 943865025 (luz. 404)

Zumaiako Jabetze Eskolak, “EL ARTE DE NO AMARGARSE LA VIDA: EMOCIONES Y EMPODERAMIENTO” tailerra eskainiko du, Pepa Bojó psikologoaren eskutik. Tailerrean, bere izenburuak dioen bezala, emozioak landuko dira. Hainbat emoziok geldiarazi edo blokeatu egiten gaituzte, eta beste  batzuek, berriz, gure benetako desio eta bizitzeko erara gerturatzen gaituzte. Erantzuteko eta bizitza interpretatzeko era desberdinak daude, genero heziketaren arabera mugatzen eta  baldintzatzen gaituztenak. Horregatik, oso garrantzitsua da gure baitako emozioak ezagutzea eta ondo kudeatzea.

Tailerra gazteleraz eta doan izango da, Hogarreko erabilera anitzeko gelan (1. solairua), 18:45tik 20:45era 8 saiotan. Saioen datak:

Martxoak 26

Apirilak 2, 9 eta 30

Maiatzak 7, 14, 21 eta 28

Tailerrean parte hartzeko, Udaleko berdintasun sailean eman behar da izena: berdintasuna@zumaia.eus edo 943865025 (luz. 404), martxoak 20a bitarte.