Jai Alai World Tour txapelketa, aurten ere Zumaian

2017/08/28

Datorren asteazkenean, goizeko 12:00etan aurkeztuko dira Aitzurin Zumaian jokatuko diren partiduen nondik-norakoak. Horrez gain, berrikuntza gisa, beste partidu bat ere jokatuko da irailaren 29an.

Dagoeneko urtebete egin du zabalik Zumaiako Aitzuri pilotalekuak eta iazko udan egin bezala, aurten ere, bertan jokatuko dira Jai Alai World Tourreko hainbat partidu.  

Zehazki txapelketako finalerdiak eta finala izango dira bertan lehiatuko direnak. Ildo horretan, datorren asteazkenean (hilak 30) aurkeztuko dira goizeko 12:00etan Aitzurin partiduen nondik-norakoak, baina, horren harira, irailaren 1ean eta 8an finalerdiak eta 15ean, aldiz, finala jokatuko direla aurreratu dute udaletik.

Horrez gain, irailaren 29an beste partidu bat ere jokatuko dela iragarri du Udalak. Horren inguruko azalpen gehiago ere asteazkenean bertan emango ditu.