JAI ALAI WORLD TOUR ZESTA PUNTA LEHIAKETARAKO SARRERAK KIROLDEGIAN EGONGO DIRA SALGAI ASTELEHENETIK AURRERA

2016/07/07

Uztailaren 17an finalaurrekoak jokatuko dira eta sarrerak 10€ko balioa izango dute, 24ean aldiz, lehiaketako finala ospatuko da eta sarreren prezioa 12€koa izango da.

Hilabete honetan, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian, Jai Alai World Tour zesta punta lehiaketako bi partida jokatuko dira. Txapelketa honen baitan, munduko zesta puntista onenak ikusteko aukera izango dute zumaiarrek.

Horiek horrela, uztailaren 17an, arratsaldeko 17:00etan, txapelketaren finalaurrekoa ospatuko da. Partida hauek, Egi-Erkiaga eta Olha-Etchetoren artean eta Olharan-Inza eta Goikoetxea-Enbilen artean jokatuko dira. Partidu hauek ikusteko sarreren prezioa 10€koa izango da eta astelehenetik aurrera (hilak 11) egongo dira salgai kiroldegian.

Uztailaren 24ean aldiz, lehiaketaren finala jokatuko da. Txapelketa, arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta lehendabizi, 17an galtzaile izan direnen arteko partidua jokatuko da, 3 eta 4. postuak lehiatzeko;  ondoren, aurreko asteko irabazleen arteko finala. Sarrerak 12€tan salduko dira kiroldegian uztailaren 18tik aurrera.

Bereizgarri gisa, finalaren ospakizunean, bi partiden artean, sarrerarekin batera, marmitako eta txakolin dastaketa antolatu ditu Udalak, Etxetxo txakolinaren eta zaharren egoitzako jatetxearen laguntzarekin.