Jai Alai World Tour zesta punta txapelketako finala asteburu honetan Zumaian

2018/08/29

Sarrerak Aitzuri pilotalekuko tabernan, turismo bulegoan eta kiroldegian daude salgai 10€tan. Bigarren finalaurrekoa 31n jokatuko da eta finala, aldiz, irailaren 2an.

Urtero legez Jai Alai World Tourreko  Master serieak hari dira jokatzen Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Lehen finalaurrekoa abuztuaren 24an jokatu zen eta  Egiguren-Lopez bikotea izan zen garaile. Bigarren finalaurrekoa, hilaren 31n izango da, 22:00etan, Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etcheto-ren artean. Sarrerak jada salgai daude Turismo bulegoan, Aitzuri pilotalekuko tabernan eta Lubaki kiroldegian. Partidua hasi baino lehenago ere frontoian bertan eskuratu ahal izango dira.

Irailaren 2an, 18:00etan jokatuko dute finalaurrekoetako irabazleek final handia. Finalerako sarrerak aurrez aipatutako hiru puntutan egongo dira salgai larunbatetik aurrera.