Jaietan janari postuak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du Udalak
Interesa dutenek abenduaren 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Santelmo eta San Pedro jaietan saltokiak eta kamioi-dendak jarri ahal izateko eskaera eta dokumentazioa.
Zumaiako jaietan janari salmentarako postuak jartzeko eskaera egiteko deialdia zabaldu du Udalak. Postua lortu nahi dutenek oinarrietan (VI. kapituluan) eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 19a (asteartea) amaitu baino lehen. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke aurrez aurre, baita egoitza elektronikoan ere.
Ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko hiru lizentzia emango dira; txurroak jartzeko bi lizentzia; eta gaztainak saltzeko beste bi lizentzia. Esleipena zozketa bidez egingo da eta itxaron zerrenda sortuko da.