Jaioberriek oraindik ere eman dezakete izena haurreskoletan
Ohiko matrikulazio epea bukatu bada ere, maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean jaiotakoek ekainaren 14ra arte izango dute izena emateko epea.
Haurreskoletan matrikulatzeko ohiko epea bukatu bada ere, 2011ko maiatzaren 14tik ekainaren 13ra bitartean jaiotako haurren eskaerak ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke. Haurra jaio ondoren egin behar da eskaera, eta epe horretan izena emandakoak behin-behineko eta behin betiko zerrendetan hartuko dira kontuan.
2011ko ekainaren 14tik 30era bitartean jaiotako haurrek, berriz, uztailaren 1era arte izango dute izena emateko epea, eta behin betiko zerrendetan hartuko dira kontuan.
Epe horietan izena ematen duten haurrak irailean edo urrian hasiko dira haurreskolan, aukeran izango dute noiz hasi erabakitzeko. Azarotik aurrera haurreskolara haurrak eraman nahi dituztenek irailaren 19tik 30era bitartean matrikulatu beharko dute haurra.
Informazio gehiagorako klikatu hemen (Gurasoak atalean dago matrikulazioaren inguruko informazioa).



