Jaiotza eta zamalkada antolatzeko bigarren bilera egingo da azaroaren 5ean
Txepetxa elkarteak Udalari jakinarazi dio ez duela, aurten, jaiotzarik eta zamalkadarik antolatuko. Hori horrela, urriaren 22an, Udalak deituta herriko talde eta eragileekin bilera irekia egin zen. Bertara hurbildu ziren guztiak ados zeuden jaiotza eta zamalkada herritarren partaidetza bidez antolatzen jarraitu behar direla, eta beste bilera baterako eguna zehaztu zuten. Hala, berriro azaroaren 5ean, asteartea, 19:00etan elkartuko dira Alondegian. Zumaiako Udalaren Kultura Departamentuak bereziki dei egiten die herriko talde eta elkarteei bilerara joateko, denon artean antolatzeko egun horiek. Informazio gehiagorako 943 86 10 56 telefonora deitu edo kultura@zumaiakoudala.net posta elektronikora idatz daiteke.



