Jardunaldia egur eta altzarien sektoreko eskualdeko enpresentzat
Diagnostikoa eta hainbat proiektu lantzeko proposamenak aurkeztuko dira.
Jardunaldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak egur eta altzarien sektoreko eskualdeko enpresentzat eta horiekin lan egiten duten enpresentzat.
Eguna: maiatzak 10
Ordua: 18:30
Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)
Jardunaldi horretan, batetik, aurkeztuko dugu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko egur eta altzarien sektorearen lehiakortasunari buruz egin duen diagnostikoa (azterketa horretan sektoreko eskualdeko hainbat enpresak parte hartu dute) eta, bestetik, azalduko ditugu atzeman ditugun aukera eta alternatibak eta enpresen arteko lankidetzaren bidez martxan jar daitezkeen proiektuak.
Jardunaldiaren edukia
Jardunaldian lau gai hauek landuko dira:
- Urola Kostako egur eta altzarien sektorearen egoera, lehiakortasunaren ikuspegitik
- Azterketa konparatiboa. Egur eta altzarien sektorea Europako beste herrialde batzuetan.
- Sektorea eskariaren ikuspegitik. Aldaketak pertsonengan, bizimoduan eta kontsumitzeko eran.
- Aukerak. Eskualdeko enpresak lehiakorragoak izateko alternatiba eta aukerak.
Beste argibide batzuk
Informazioa eta izen-ematea: izena emateko e-mail bat bidali behar da enpresa@urolakosta.org helbidera, izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz. Argibideak jasotzeko: Tel. 943 89 08 08 Enpresentzako Zerbitzuak
Hizkuntza: jardunaldia gaztelaniaz izango da. Dena dela, parte-hartzaileren batek euskaraz parte hartzen badu euskaraz erantzungo zaio.
Doakoa: saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Finantzaketa: jardunaldi hau Compite-Urola Kosta programaren barruan dago eta SPRIk finantzatzen du.



