Jende ugari ari da parte hartzen Musika Jaialdiko erromesaldian
Askizutik hasi da erromesaldia 10:00etan; Zuloagan eta Arritokietako ermitan geldi aldiak egin ondoren, Elorriagarako bidean dira orain
Aurtengo Musika Jaialdiari agur esateko eguna da gaurkoa, baina gaurkorako ere bi ekitaldi daude antolatuta. Alde batetik, goizeko 10:00etan Askizun Done Jakueko erromeria hasi da. Ekintza hori Donostiako Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean antolatu da, eta jende ugari bildu da; tartean, Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkatea. Donostiatik 4 autobus etorri dira, eta horiei bidean zumaiarrak elkartu zaizkie.
Askizun hasi, eta Zuloaga museoan egin dute lehen geldialdia. Han, Beheko Plazako abesbatzak kanta batzuk kantatu ditu, eta bukatu ostean Arritokietako ermitarako bidea hartu dute. Ermitarainoko bidean topatu dute lehen aldapa, baina gora heltzean arnasa bueltatzeko denbora izan dute. Ermita aurrean Zumaiako klarinete talde gazteak hainbat kantu jo baititu. 12:00ak aldera hartu dute Elorriagarako bidea.
Bukatzeko, kontzertua
Aurtengo Musika Hamabostaldia gaur gauean bukatuko da, Alia Mvusicaren Peregrinatio-rekin. DOne Jakue bideko Erdi Aroko musika eskainiko dute 22:00etatik aurrera parrokian.



