Jesus Alkortari, esker onez
Zumaiako Udalak bere atsekabea adierazi nahi du larunbatean hil zen Jesus Alkorta Oliden oikiarraren heriotzaren aurrean. Alkorta 1991ko azarotik 1999ko uztaila bitartean EAko zinegotzi izan zen Udalean. Baina ez ziren urte horiek soilik izan herriaren alde lanean aritu zena, izan ere, udaletxearekin harreman zuzena izan zuen zinegotzi izan aurretik zein ondoren ere. Urte luzez aritu da Oikiako gaiak udaletxera gerturatu, eta auzoko arazoak eta beharren alde lanean. Hori horrela, Zumaiako Udalak Alkortak Oikiaren eta Zumaiaren alde egindako lan guztia eskertu besterik ezin dezake egin. Familiari, berriz, doluminak adierazi nahi dizkiogu.



