Jolasen erakusketa egingo da ludotekan

2018/11/29

Bertan mota askotako mahai jolasak izango dira, 4 -12 urte bitarteako haurrentzako modukoak eta motaren arabera sailkatuak. Larunbatean eta igandean egongo da irekita, 17:00-20:00 bitartean.

Gabonak inguruan ditugula aitzakiatzat hartuta, merkatuan topa daitezkeen jolasen erakusketa egingo da ludotekan. Bertan mota askotako mahai jolasak topatu ahal izango dituzue, 4 -12 urte bitarteako haurrentzako modukoak izango dira eta motaren arabera sailkatuak.

Ez da jolas librerako gune bat izango, jolasak ezagutzeko gune bat baizik. Hori horrela haurrak helduek lagunduta etorri ahal izango dira eta elkarrekin jolasen bat probatzeko aukera izango dute.

Larunbatean eta igandean egongo da irekita, 17:00-20:00 bitartean eta bertan ludotekako hezitzaileak egongo dira zalantzak argitu, gomendioak eman edota galderak erantzuteko.