Jon Alonsok emango du literatura ikastaroa

2014/01/08

Urtero legez, literatura tailerra antolatu du Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak. Jon Alonso idazleak zuzendutako ikastaroa urtarrilaren 22tik otsailaren 22ra bitartean izango da. Izen emateko azken eguna urtarrilaren 17a izango da.

Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 22an bukatuko da. Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era bitartean. Guztira 10 orduko tailerra izango da, eta Jon Alonso idazlea arituko da irakasle.

 

Ikastaroan gai hauek landuko dira:

 

- Dialogoak

- Dokumentazioa literaturan

- Umorea egiteko zenbait teknika

- Esaten dena  eta esaten ez dena

- Motibazioa literatura

 

Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira eta izena urtarrilaren 17a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).