'Jon Miranderen inguruan' ikuskizuna gaur Zumaian
Gaur, 20:00etatik aurrera Alondegian izango da ikuskizuna, doan.
Gaur, 20:00etatik aurrera, Kandido Uranga herritarrak Jon Miranderen inguruan ikuskizuna eskainiko du Fran Lasuen musikariarekin batera herrian. Alondegian izango da aukera hori 20:00etatik aurrera, eta doan.
Ikuskizunean, Urangak Miranderen 14 poema eta idazleak Andima Ibiñagabeitiari idatziriko hainbat gutun irakurriko ditu bere barnetik pasatuta eta Lasuenen musikarekin lagunduta.



