Jose Luis Arribasek igo eta jaitsiko du bandera aurtengo Santelmoetan

2019/04/27

Ohikoa den bezala, arrantzale bati egokituko zaio bandera igotzeko ohorea eta aurtengoan baita jaistekoa ere, Justa tabernak joan den urtean ateak itxi ondoren.

Jose Luis Arribas arrantzaleari egokitu zaio aurtengo Santelmoetan bandera igotzea eta baita jaistea ere. Izan ere, bandera jaisteko ardura Justa tabernako Antxon Segurolak hartzen zuen bere gain eta tabernak joan den urtean bere ateak itxi ondoren, Arbustain elkarteak antolatuko ditu bai igoera eta baita jaitsiera ere eta hemendik aurrera, bandera igotzeko ohorea duen pertsona berak jaitsiko du.