Jose Manuel Aguirre “Endañeta”, protagonista larunbatean Zumaian

2019/05/28

Goizean “Endañeta” liburuaren aurkezpena egingo da 12:30ean Alondegian eta arratsaldean, aldiz, omenaldia, 18:30ean Odietan, bidelagun izan dituen herri kiroletako kirolariez lagunduta.

Datorren larunbatean, ekainak 1, Jose Manuel Aguirre “Endañeta” protagonista izango da Zumaian.

Goizean bere bizitza zein bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztuko da 12:30ean Alondegian. Aipatu liburua, Alvaro Bermejok Zumaiako Udalaren babesarekin idatzia, “Jentilak” bildumaren baitan dago jasoa. Bilduma horrek herri kiroletan ibilbide profesional zein esanguratsua izan dutenen eta dagoeneko jubilatuak daudenen lorpenak ezagutzera eman eta balioan jartzea du helburu eta hain zuzen helburu horrekin argitaratu dira dagoeneko Patxi Astibia, Arria II., Mindegia, Atano X., Ostolaza eta Goenatxoren ibilbide profesionala jasotzen duten liburuak.

Aurkezpena herritarrentzat irekia izango da eta Beheko Plaza abesbatzak girotuko du. Gainera, interesdunek bertan erosi ahal izango dute liburua 30€an eta aurkezpenaz haratago, Endañetaren edota bilduma osatzen duten beste kirolarien liburuak salgai daude Donostiako Hontza liburu dendan.

Arratsaldean, halaber, omenaldia eskainiko zaio Endañetari Odietako frontoian arratsaldeko 18:30ean. Horretarako herri kirol saioa egingo da eta bertan parte hartuko dute Endañetaren ibilbidean zehar bidelagun izan dituen kirolariek, harri-jasotzaile zein aizkolariek. Horrez gain, Sebastian Lizaso eta Millan Telleria ere arituko dira bertsotan, ekitaldia girotuz eta animatuz.

Udalak herritar oro deitzen du aipatu bi ekitaldietan parte hartzera, guztion artean, Endañetak egun berezi zein zoragarria bizi dezan.  

Omenaldian parte hartuko duten aizkolariak: Patxi Astibia, Donato Larretxea, Mikel Mindegia, Gabriel Saralegi, Inaxio Orbegozo “Arria II”, Anjel Arrospide, Joxemiel Peñagarikano, Jose Etxebeste, Jose Ugarteburu eta Fausto Mugerza.

Harrijasotzaileak: Karmele Gisasola “Zelai III”, Udane Ostolaza “Ostolaza III”, Jose Ramon Iruretagoiena “Izeta II”, Hodei Iruretagoiena “Izeta IV”, Mikel Lopetegi “Urra”, Xabier Peña, Jon Gisasola “Zelai V”, Imanol Albizu “Goikoetxe”, Josu Urbieta, Martin Mendizabal “Mendizabal III”, Beñat Telleria “Telleria IV”, Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi “Kortaberri”, Julen Diaz “Urizar Errota”, Mateo Coloma “Mateo”, Gorka Eyxeberria eta Josetxo Urrutia.