Jose Manuel Arranz de Juanek irabazi du kaleko pintura lehiaketa

2011/08/16

Zumaiarrarentzat sari berezia Roberto Gutierrezek eskuratu du. Lehiaketan egindako lan guztiak Alondegian egongo dira ikusgai, gaurtik (asteartea).

2011ko kaleko pintura lehiaketak baditu irabazleak: Manuel Arranz de Juanek jaso du lehen saria, Roberto Marti Ripollek bigarrena, eta Xabier Celestino Muñizek hirugarrena. Zumaiarrarentzat sari berezia, berriz, Roberto Gutierrezi eman diote.

Atzo (astelehena) egin zen lehiaketa, eta bertan egindako margo guztiak ikusgai egongo dira gaurtik aurrera. Alondegian zabalduko dute kaleko pintura lehiaketan parte hartutakoen lanen erakusketa, eta hilaren 31 arte egongo da zabalik. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era,eta larunbat eta jai egunetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.