Jose Mari Azkue herritarra, Manchesterreko lagunekin

2011/08/10

Zumaiar oboe-jotzaileak herrian joko du gaur, zortzi urtean bertan jo gabe egon ostean. The Rivoli String Quartetekin batera ariko da, gaur (asteazkena), 20:00etan, komentuan, Musika Jaialdiaren barruan.

Berezia izango da gaurko kontzertua Jose Mari Azkue oboe-jotzaile zumaiarrarentzat. Izan ere, zortzi urteren ostean berriro ere etxean joko du. The Rivoli String Quartet laukotearekin batera joko du Azkuek, eta elkarrekin zuzenean jotzen duten aurreneko aldia izango da.

Mancherrekoa da Rivoli String Quartet laukotea, eta Erresuma Batuan egindako urteetan ezagutu ditu Azkuek. Orain bi urte hasi ziren elkarrekin entseatzen, espreski Zumaian jotzeko egitarau bereziarekin. Estreinaldia izango da, beraz, gaurkoa.

Bihar (osteguna), berriz, Youth Brass 2000 bandak joko du, 20:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan. Kontzertu ikusgarria espero da, Youth Brass 2000 47 musikarik osatutako metalezko banda baita. Banda gaztea, gainera, 9 eta 19 urte arteko musikari gazteek osatzen baitute.