Josebe Iturriozen hitzaldia, Azaroaren 25aren ekintzen baitan
Josebe Iturrioz feminista eta Berdintasun teknikariak 'Indarkeria matxista, gazteen artean' tailerra emango du azaroaren 20an, ostegunean, 18:30etatik aurrera Alondegian.
Azaroaren 25aren harira zenbait ekintza antolatu ditu Berdintasun foroak. Hasteko, aste honetan, ostegunean, hilak 20, Josebe Iturriozek tailerra eskainiko du. Indarkeria matxista gazteen artean izango du abiapuntu, eta zumaiar orori zuzendua dago.
Azaroaren 25ean, berriz, bi hitzordu izango dira. Alde batetik, 11:00etan herriko ikasle eta irakasleek giza katea osatuko dute indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa azaltzeko. Bestetik, 19:00etan, ohi bezala, kontzentrazioa egingo da magnoliopean.
Abenduaren 5ean, berriz, 'Etzak lo hartu' antzerki foruma izango da gaztegunean.



