Jostailu erakusketa asteburuan, Ludotekan

2014/11/27

Larunbatean eta igandean, 17:00etatik 20:00etara merkatuan dauden jostailuak ikusi eta probatzeko aukera izango dute heldu eta haurrek.

 

Asteburu honetan, azaroak 29 eta 30ean,  jostailu erakusketa izango da ludotekan. Gabonen aitzakian merkatuan dauden jostailuak ikusi eta probatzeko aukera izango dute heldu eta haurrek. 

Bertan erosketa arduratsua bultzatzeaz gain jolaserako gunea sortu nahi da. Haurrak gurasoen laguntzaz erakusketa bisitatzeko aukera izango dute, baina ez da ludoteka zerbitzurik izango. Azaroaren 29an eta 30ean 17:00-20:00 ludotekan izango da erakuketa irekita.