Jostailu erakusketak harrera ona
Ludotekakoak "gustura" daude larunbateko jostailu erakusketari herritarrek emandako erantzunarekin.
Zumaiako Ludotekak jostailuen erakusketa egin zuen pasatu den larunbatean, 16:00etatik 19:00ak arte. "Guztira 70 bat lagun pasatu ziren erakusketatik", diote antolatzaileek. Eta gustura daude herritarrek egindako harrerarekin. Gainera, "guraso eta haurrak etorri ziren, eta gurasoek ere hartu zuten parte jolasetan", azaltzen dute. Horrela, gurasoek ere beren haurren jokuekin jolasten ikasi zuten. Gurasoek jostailuen inguruko kontsultak egiteko ere erabili zuten erakusketa.
Lau eta hamabi urte bitarte haurrentzako 100 jostailutik gora jarri zituzten ludotekan ikusteko eta jolasteko.



