Josu Garai izan da Zumaiako XXII. Argazki Lehiaketako irabazlea

2010/07/08

Aurten 120 lan aurkeztu dira lehiaketara eta ‘Hirikoa’ izan da argazkilariek landu duten gaia. Bihar (ostirala) egingo dute sari-banaketa ekitaldia Forondan.

 

Zumaiako XXII. Argazki Lehiaketako epaimahaiak bere ebazpena jakinarazi du dagoeneko. Josu Garai izan da lehiaketako irabazlea, ‘Etxea’ izeneko argazkiarekin. Bigarren saria, Xabier Mata Moyarentzako izango da, eta hirugarren saria jasoko du Lander Rezolak.

Sari-banaketa ekitaldia bihar

Aurten 120 lan aurkeztu dira lehiaketara eta ‘Hirikoa’ izan da argazkilariek landu duten gaia. Bihar egingo dute sari-banaketa ekitaldia Foronda Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Ekitaldian, epaimahaikideek aukeratutako 30 lan hoberenak osatutako erakusketa ikusteko aukera izango da. Erakusketa uztailaren 20a bitartean egongo da honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 15:00retara, eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara.

Udaleko Kultura Sailak herritar guztiak gonbidatu ditu sari-banaketa ekitaldira.