Joxe Mari Korta txirrindularitza saria jokatuko da bihar

2026/03/13

Junior mailako txirrindulariek 82 kilometroko ibilbidea osatuko dute Zumaian eta inguruko errepideetan. Trafiko eten laburrak eragingo ditu lasterketak 10:00etatik 12:00ak bitartean.

Joxe Mari Kortaren oroimenezko lasterketaren 48. edizioa jokatuko da bihar, martxoak 14. Junior mailako txirrindulariak 10:00etan abiatuko dira Oikia aldera, eta 82 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Axular ibiltokian iritsiko dira helmugara.

Lasterketak iraun bitartean, 12:00ak aldera arte, trafiko eten laburrak izango dira errepideetan.