Joxean Elortzari, esker onez
Zumaiako Udalak bere egiten du Euskararen Aholku Batzordeak Joxean Elortza kidearen heriotzaren aurrean idatziriko esker oharra. Bere familia, lagun zein Maria eta Joxe ikastetxea osatzen dutenei ere bere elkartasuna eta samina adierazi nahi die Udalak. Eskerrik asko, Joxean, Zumaia hobeago eta euskaldunago bat egiten laguntzeagatik.
Gugan bego
Min dugu barru-barruan, Joxeanen bihotz handia gelditu egin dela jakin eta gero.
Aste honetan elkartzekoak gara Euskararen Aholku Batzordean, eta sekula huts egiten ez zuena faltako zaigu ondoan; fina zen, horretan ere. Aulki hutsari triste begiratuko diogu, alferrik egongo gara zain. Bera zen taldeko beteranoena, 2004an hasi ginenetik jarraitzen zuena; batzordea umezurtz geratuko da aurrerantzean.
Adi ibiltzen zen beste herrietan zer egiten zen zaintzen, gero Zumaiarako proposamen interesgarriak ekartzeko. Zenbat ekarpen eta ideia haren aldetik, beti laguntzeko prest, nekaezin, umil, erlojuari begiratu gabe, neska-mutilen ondoan, euskararen alde.
Batzordekideok bat egiten dugu familiak eta ikastetxeko komunitate osoak sentituko duten saminarekin.
Eskerrik asko denagatik, Joxean.
Gugan zaude, eta egongo zara.
Euskararen Aholku Batzordea



