Juan Belmonteko etxebizitza tasatu baten zozketarako izena emateko epea ireki du Udalak

2015/04/24

Juan Belmonte kalean hirugarren sektoreko lokala izatetik etxebizitza tasatu izatera pasatutako etxe bat zozkatuko du Udalak. Zozketa egin aurretik, ordea, etxebizitza eskuratzeko interesa duten pertsonentzat izen emate epea zabalduko da.

Etxebizitza eskuratu ahal izateko baldintzak honakoak dira:

a) Baldintza pertsonalak: Esleipendunak adin nagusiko pertsona fisikoak izango dira, edo emantzipatuak, edo bizikidetza-unitateak.

b)   Etxe­bizi­tza beharra izatea. Etxebizitza beharra izateko baldintza horrek esan nahi du bizikidetza-unitateko kide bakar batek ere ez duela etxebizitzarik izan behar jabetzan, azalera eskubidean, usufruktuan edo jabetza soilean, deialdi hau egiteko erabakia hartu aurreko bi urteetan.

 

c) ­Gutxienez azken bi urteetan herrian erroldatua egotea, edo azken 10 urteetan gutxienez 5 urte Zumaian erroldatua egon izana, baina eskaera egiten den egunean ez da Zumaiako Biztanleen Udal Erroldan inskribatua egon beharrik.         

d) Diru-sarrera gorenak eta ­gutxienekoak.

Ahalmen ekonomikoari buruzko baldintzak Zumaiako Etxebizitza Tasatuen Ordenantzaren 5. artikuluaren 4. paragrafoan xedatutakoak izango dira, hau da, diru-sarrera haztatuek ezingo dute izan Araubide Orokorreko BOE etxebizitzak eskuratu ahal izateko indarrean dauden gehieneko diru-sarrerak baino 1,5 aldiz handiagoak (58.500€). Halaber, gutxieneko diru-sarrerek ezingo dute 25.000euro baino gutxiagokoak izan.

Diru-sarreren haztapena indarrean den legeria autonomikoaren arabera egingo da.

Diru-sarrera horien justifikazioak 2013ko ekitaldikoa izan beharko du.

e)  Aurreko bi urteetan babes publikoko beste etxe­bizi­tza baten esleipendun ez suertatu izatea.

 

Izen ematea

Etxebizitzaren zozketan parte hartu nahi duten guztiek eskaera orria bete eta dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dute. Etxebiden izena emanda dauden pertsonek ere eskaera orria eta dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute. Horretarako epea, apirilaren 27tik maiatzaren 4a bitartean izango da

Zozketaren oinarriak ikusteko klikatu hemen. 

Izen emate orria jaisteko  klikatu hemen.