Juanita Cendoyak, gaur 100 urte bete ditu
Juanita Cendoya zumaiarrak 100 urte bete ditu gaur, eta eguerdi partean, Otezuri egoitzako kideekin zein lagun eta sendiarekin ospatu du urteurren borobil hori. Ospakizun horretan egon nahi izan dute Udaleko ordezkariek ere, eta Iñaki Agirrezabalaga alkate eta Gizarte Zerbitzuetako batzordeburua eta Pili Alberdi Gizarte Zerbitzuetako teknikaria han izan dira Juanita zoriontzen eta oroigarritxo bat ematen.



