Julene Azpeitia 31. literatur lehiaketan parte-hartzeko azken egunak

2018/09/17

Irailaren 30a izango da, hain zuzen, lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna.

Uztailean jarri zen abian Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 31. edizioa eta dagoeneko lanak aurkezteko azken txanpan sartu gara, parte-hartzaileek irailaren 30a arte izango baitute, hain zuzen, idatziak entregatzeko aukera. Urtero bezala lehiaketak helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean.

Oraindik garaiz zaude buruan duzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko. Animatu!

Ikus oinarriak hemen