Julene Azpeitia ikastetxeko estalpea prest da haurrak eguraldi txarretik babesteko

2009/11/04

Estalpedun jolasgunea egitea izan da exekuzio honen helburua, eta egitura metalikodun aterpea eraikitzeaz gain, patioa asfaltatu eta lehengo jolasgunea eraberritu dira.

 

Julene Azpeitia ikastetxeko haurrek estalitako parkeaz gozatu ahal izango dute aurrerantzean. Amaitu dituzte jada eskolako patioan estalpea egokitzeko lanak eta lehengo jolaslekua ere muntatuta dago. Gaur eta bihar jolasgunearen zoladura izango den goma jarriko dute, eta datorren asterako estalpe guztiaz gozatu ahal izango dute haurrek.

550 m² –ko patio estalia

Ekainean hasi zituzten estalpedun jolasgunea egiteko lanak Julene Azpeitia ikastetxean, eta egitura metalikodun aterpea eraikitzeaz gain, patioa asfaltatu eta lehengo jolasgunea eraberritu dira. Aurrerantzean, 550 m² –ko patio estalia izango dute haurrek jolaserako.