Julene Azpeitia literatur lehiaketan lanak aurkezteko azken egunak
Uztailaren bukaeratik irekita da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Uda pasa ostean, dagoeneko epea bukatzen ari da, irailaren 30ean bukatuko da, eta beraz, lanak aurkeztu nahi dituztenak azken egunak dituzte. Lehiaketa hau literatur sorkuntza bultzatu asmoz antolatzen da, eta aurten 26. edizioa izango da. Oraindik garaiz zaude buruan darabilzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko!
Oinarriak ikusteko klikatu hemen.



