Julene Azpeitia literatur lehiaketan lanak aurkezteko azken egunak

2014/09/24

Irailaren 30 ean bukatuko da aurtengo Julene Azpeitia literatur lehiaketako lanak aurkezteko epea.

Uztailaren bukaeratik irekita da Julene Azpeitia literatur lehiaketara lanak aurkezteko epea. Irailaren 30ean bukatuko da epe hori, eta beraz, lanak aurkeztu nahi dituztenak azken egunak dituzte. Lehiaketa hau euskarazko literatur sorkuntza bultzatu asmoz antolatzen da, eta aurten 27. aldia izango du. Oraindik garaiz zaude buruan darabilzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko!

Oinarriak ikusteko klikatu hemen.