Kabalgata antolatzeko bilera egingo da asteazkenean, hilak 11
Zumaiako Udalak elkarte, talde eta herritarrak datorren asteazkenean, 19:30ean, Alondegian kabalgata antolatzeko egingo den bilerara deitu nahi ditu. Iaz lehen aldiz Udalak hartu zuen bere gain hainbeste urtetan Txepetxa Elkarteak betetako lana, Zumaiako zenbait talderen eta herritarren laguntzarekin. Iazkoa pasatuta, baloratu zen beharrezkoa zela herriko talde eta elkarteen lankidetza eta ardura, eta Kabalgata garaiz antolatzen hasteko deitu da bilera. Harremanetan jarri nahi izanez gero: 943681056 edo kultura@zumaiakoudala.net.



