Kale antzerkia izango da igandean

2011/08/18

Jarduera onak bultatzeko esketxak egingo dituzte kalean, Kalitatezko turismoa sustatzeko kanpainaren barruan. 20:00etan izango da antzerkia, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Kalitatezko Turismoa sustatzeko kanpaina bat abian jarri du Eusko Jaurlaritzak eta horretarako ekitaldi sorta bat du martxan, "Ikus ezazu kalitatearen alde dibertigarriena!" lelopean. Ekitaldi horietako bat Zumaiara iritsiko da asteburuan. Turismo sektoreko profesionalen lana erakutsi eta alor horretako jarduera onak indartzeko helburuarekin, kale antzerkia eskainiko dute, igandean, Eusebio Gurrutxaga plazan.

Antzezlana 25 minututakoa izango da, eta turismo sektoreko profesionalen egin beharren eta haien jarduera onen inguruko esketxez osatuta egongo da. Iker Galartza, Ylenia Baglietto eta Ugaitz alegria aktore gazteek taularatuko dute lana.

Ekitaldia 20:00etan izango da.