Kale inkestak egingo dituzte gaur eta bihar, San Telmo ermita eta Algorri arteko eremuko karga ahalmenaren inguruko azterketa osatzeko

2022/11/21

Algorri inguruko karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten ari da Udala, eta azterketa osatzeko kale inketak egingo dituzte gaur eta bihar.

Gaur eta bihar, egun osoan zehar, kale inkestatzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan. Zumaiako Udala San Telmo ermita eta Algorri arteko eremuko karga ahalmena neurtzeko azterketa egiten ari da, eta azterketa osatzeko herritarren iritzia jasoko dute egunotan.
Kale inkestak atari inguruetan egingo dituzte, barrura sartu gabe eta etxeetara deitu gabe.