Kale izendegia eguneratu du Udalak

2020/01/13
Izena gehien aldatu den atarietan oharrak jarriko ditu Udalak eta plakak pixkanaka eguneratzen ere hasiko da.

Mapa toponimiko berria lantzearekin batera, kale izendegia berrikusi eta zuzendu du Zumaiako Udalak 2019an. Horretarako, Euskaltzaindiaren aholkularitza jaso du.

Hasteko, Udalbatzak aho batez ontzat eman zuen herriko kale izendegia eguneratzea. Horrekin batera, Ardantzabideko 31 eta 35 zenbaki bitarteko etxeei ARDANTZA AUZOA izena ematea ere erabaki zuen, 1980an eman zitzaiena berreskuratzeko; era berean, Artadi auzoan egin den kale berriari ELIZALDE KALEA izena ematea ere erabaki zuen.

Mapa toponimiko berria abenduan jendaurrean aurkeztu eta etxeetan banatu ondoren, Udalak helbideak eguneratu ditu erroldan, eta herritarrei zein erakundeei eskatzen die aurrerantzean izen hauek erabil ditzatela. Izena gehien aldatu den atarietan oharrak jarriko ditu Udalak eta plakak pixkanaka eguneratzen ere hasiko da.

Aldaketa nagusiak

Euskaltzaindiak hala gomendatuta, izenak idazteko irizpideak berrikusi eta bateratu ditu Udalak. Batetik, izen generikoak egokitu ditu: orain arte “auzategia” zirenak “auzunea” dira orain (Aita Mari, Alai, Basadi, Jadarre eta Larretxo); “enparantza” zirenak “plaza” izango dira aurrerantzean (Foruen plaza); “industrigunea” erabili izan da batzuetan eta “industrialdea” izango dira orain (Joxe Mari Korta, Basustabidea…); “urbanizazioa” izeneko guztiak “etxadia” izango dira hemendik aurrera; azkenik, “zuhaizbidea” zena “bidea” izango da, eta batera idatziko da: Itzurunbidea.

Euskaltzaindiaren beste aholku bati jarraituta, -KO edo -(R)EN markarik gabeko izenak jarri dira zenbaitetan (Harategi kalea, Petxatoki kalestua, Amaia plaza, Saregile plaza…); salbuespena da Foruen plaza, foru jakin batzuei eskainitakoa delako. Bestalde, kargua zehazten duten izenetan -(R)EN marka erabili beharko da: Mendaro Marinelaren kalea eta Olazabal Idazkariaren kalea. Euskaltzaindiak hala proposatuta idatziko dira, era berean, Hondargain (dena batera) eta Itzaga.

Kale izendegi eguneratua

Aita Mari auzunea

Itzaga kalea

Aitzuri kalea

Izustarri kalea

Aizkorri kalea

Jadarre auzunea

Alai auzunea

Joxe Mari Korta industrialdea

Amaia plaza

Juan Belmonte kalea

Andremarialdea

Juan Zigaran kalea

Angeles Sorazu kalea

Julio Beobide ibiltokia

Ardantza auzoa

Kale Nagusia

Ardantzabidea

Kantauri plaza

Arranaitz kalea

Keretxudi

Arrangoleta plaza

Kofradiako plaza

Arritokieta kalea

Larretxo auzunea

Arroakalea

Mari kalea

Artadi auzoa

Marianton parkea

Arteagabidea

Martinez Kleiser kalea

Axular ibiltokia

Mendaro Marinelaren kalea

Baltasar Etxabe kalea

Narrondo auzoa

Basadi auzunea

Odieta kalea

Basustabidea

Oikia auzoa

Basustabidea industrialdea

Oikiako industrialdea

Basustagaña

Olazabal Idazkariaren kalea

Bidabeazpia etxadia

Ondartxo plaza

Bidasoa kalea

Oria kalea

Bidezarreta kalea

Ortega y Gasset kalea

Bonbillobekoa kalea

Parolaldea auzunea

Bonbillogoikoa kalea

Patxita Etxezarreta kalea

Bonifazio Etxegarai kalea

Petxatoki kalestua

Deba kalea

Puntanoeta auzunea

Elizalde kalea

Sagarbidea

Erribera kalea

San Jose kalea

Estazio kalea

San Pedro kalea

Estratazpia kalea

San Telmo kalea

Eusebio Gurrutxaga plaza

Santiago auzoa

Foruen plaza

Saregile plaza

Gernika parkea

Trenbide pasealekua

Harategi kalea

Txikierdi auzoa

Harategi kalestua

Txomin Agirre kaia

Hego kalea

Upela plaza

Hondargain etxadia

Urola plaza

Ignacio Zuloaga plaza

Urumea kalea

Ikatz plaza

Victoriano Arrate etorbidea

Itzurunbidea

Zunbilo kalea