Kale Nagusiko trafikoa itxiko da bihar 08:30etik 16:00etara

2017/12/21

Zumaia herri atsegin eta irisgarriagoa bilakatzeko konpromisoari helduta, azaroan egin bezala, Udalak lurzorua ez labaintzeko produktu batez estaliko du bihar Kale Nagusia, egun euritsuetan gertatzen diren erorketak eta irristadak ekiditeko. Horretarako, ordea, goizeko 08:30etik 16:00ak bitartean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat. Autoak Olazabal Idazkaria kaletik pasa ahal izango dute, baina ibilbide hori itxita egongo da kamioientzat, beraz, ezingo dute bertatik pasa. 16:00etan berriro zabalduko da kalea eta ibilgailu guztiek normaltasunez pasa ahal izango dute bertatik.