Kalean da Euskararen Egunaren harira egindako gehigarria
Urola Kostako Udal Elkarteak eta eskualdeko udalek osatu dute gehigarria; 5.000 ale banatuko dituzte.
Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek Euskararen aurpegiak Urola Kostan gehigarria egin dute aurten ere, Euskararen Nazioarteko eguna aitzakiatzat hartuta. Atzo eta gaur ari dira banatzen herrietan. 12 orrialde ditu, eta 5.000 ale banatuko dira eskualdean.
Gehigarrian 2010ean zehar udalek bideratutako ekimenetan parte hartu eta eskualdean euskara ikasi edo erabiltzeko ahaleginean aritu diren herritar eta elkarteen berri ematen da.
Laburbilduta honako edukiak ditu:
1. Tropela elkarteari elkarrizketa.
2. Euskalbar tresna eguneratzen duen Julen Ruiz informatikari zarauztarra.
3. Zarauzko Udalak euskaraz xuxen idazten laguntzeko tresnak ordenagailu eramangarrian instalatzeko antolatutako tailerrak.
4. Orio: Auzoko egitasmoa, etorkinak integratzeko.
5. Zumaian merkatariak euskaraz.
6. Zumaia: euskararen egutegia.
7. Zarautz eta Zumaiako Euskararen Eguneko egitarauak.
8. Mintzalagun egitasmoa.
9. Sasoian aldizkaria eta www.sasoian.info
10. Imanol Lasa: Egin beharreko apustua.
11. Euskara ikasi dutenei emandako dirulaguntzak eta matrikulazio datuak.
Gehigarri osoa ikusteko, klikatu hemen.



