Kalejiraren ondoren, gaur, abenduak 2, 'Euskararen jatorriaz etorkizunerantz abiatzen gaituen iragana' hitzaldia 18:30etatik aurrera Oxfrod aretoan

2013/12/02

Larunbat arratsean euskararen aldeko kalejira egin zen Zumaian. Bukaeran, Beheko plazan musika, dantza eta bertsoak izan ziren denen gozagarri. Gaur, abenduak 2, Jabier Goitia eta Patxi Alañaren eskutik 'Euskararen jatorriaz etorkizunerantz abiatzen gaituen iragana' hitzaldia izango da 18:30etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Bihar, berriz, Euskararen Nazioarteko Egunean, Julene Azpeitia literatur lehiaketako sari banaketa izango da 19:00etan. Ondoren, Yolanda Arrietaren literatura saioa, Juantxo Zeberio pianistarekin: Off-On emanaldia izango da.

Euskara eguna

Euskara kalejira1

 

Euskara kalejira2

 

Euskara kalejira3

 

Euskara kalejira5

 

Euskara kalejira4