Kaleko pintura lehiaketa antolatzeko deialdian izena emateko epea datorren astean amaituko da
Aurten, lehiaketaren antolaketa herriko elkarte, talde edota norbanakoen eskuetan utziko du Udalak. Interesatuek, Kultura saileko arduradunekin jarri beharko dute harremanetan.
Abuztuaren 15ean ospatuko da eta aurten, lehiaketaren antolaketa eta jarraian egiten den erakusketaren prestaketako herriko elkarte, talde edo norbanakoen esku utzi nahi du Kultura Sailak.
Lan hori honakoa izango litzateke:
- oinarri eta aurreprestakuntzan lankidetza
- abuztuaren 15a baino lehen beharrezko materialak prestatu eta eguna egituratzea.
- Lehiaketarako epaimahaia biltzea. (Epaimahaikideak pinturan adituak izan behar dute)
- egun berean antolaketa lana: parte hartzaileei harrera eta izenematea; egunaren jarraipena, obrak jaso, bazkaria, epaimahaiarekin obren hautaketa, sari banaketa.
- Hurrengo egunean erakusketa antolatzea.
Guzti hori egiteko diru laguntza 600 eurotan ezarri du udalaren kultur sailak.
Sariak, bazkariko gastuak eta bestelakoak udalak estaliko lituzke.
Izen-ematea astelehenean amaituko da
Interesatuak Foronda kultur etxearekin harremanetan jarri beharko dute ekainaren 14a baino lehen.
(943-861056 – foronda@zumaia.net)



