Kaleko pintura lehiaketa: oinarriak

2026/05/18

Data: 2026ko ekainaren 7a.

  • Nahi duten guztiek parte hartu dezakete.
  • Lana, kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
  • Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da. Gaiari dagokionean Zumaiarekin lotura izatea eskatzen da, lotura hori zuzena edo zeharkakoa izatea ahalbidetzen delarik.
  • Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9:00etatik 11:00etara. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
  • Beharrezkoa dutenentzat lehiaketak iraun bitartean aparkalekua egokituko zaie.
  • Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
  • Jarraian, parte hartzaileentzat luntxa eskainiko da.
  • Sari banaketa bertan izango da, 18:00etan, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
  • Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira, Oxford aretoan, ekainaren 8tik 14era.

Sariak:

  1. saria: 900€. Lehenengo lan saritua Udalaren jabegora pasako da.
  2. saria: 500€
  3. saria: 300€

Bertako saria: 300€ bestelako saririk eskuratu ez duen lehen zumaiarrari.

16 urtetik beherakoentzako sariak:

Pinturas Rubio
k emandako Arte materialaz osatutako sariak:

  • Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.
  • Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.
  • Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi urte jarraian.
  • Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea