Kantauri plazako 3 etxebizitza tasatuen zozketa dataren inguruko zuzenketa

2019/06/05

Akats bat medio, Udalak jakinarazi nahi du Kantauri plazako etxebizitzen inguruan iragarritako zozketa data ez dela zuzena. Horren harira, Udalak adierazi du datozen egunotan zozketan izena eman dutenen behin-behineko zerrenda publiko egingo dela eta behin alegazioak aurkezteko epea ixten denean iragarriko dela berriro zozketaren data zehatza. Barkatu sortutako eragozpenak edota gaizki ulertuak.