'Kantaurialdea' filmaren emanaldia eskainiko da asteazkenean, Aita Mari zineman

2018/10/15

Aipatu emanaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak 'Kantaurialdea' antolatu dute. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.

Orain artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak antolatutako Gipuzkoa Naturaldiaren ekitaldiak jaso dituzten egoitzei (Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Aquarium Donostia), aurrerantzean Euskal Kostaldeko Geoparkea gehituko zaie (Deba, Mutriku eta Zumaia).

Honela, Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen departamentuak eta Geoparkeak Kantaurialdea filmaren emanaldia antolatu dute datorren asteazkenerako, urriak 17, Zumaiako Aita Marin. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da. 

2017an Wanda Films ekoiztetxearekin batera, Joaquin Gutierrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta Jose Maria Moralesek ekoiztutako “Cantábrico” filma estreinatu eta gero, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu zuen, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea (bikoizketaren zuzendaria), Antton Garikano (narrazioaren itzultzailea) eta Maider Segurola (ahotsa).

Kantauriar mendikatearen natura-aniztasuna balioan jartzea izan da ekoizpen honen lehentasuna eta Geoparkeak bat egiten du helburu horrekin.

Zer da Naturaldia?

Gipuzkoa Naturaldia kalitatezko eta sormenezko Naturaren defentsarako ekitaldia da, herritarrei zuzendua, lurraldeko hainbat egoitzetara zabaltzen dena urtean zehar, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatutako programarekin eta Gipuzkoan Naturaren esparruan lanean ari diren hainbat agenteen partaidetzarekin.

Orain artean Gipuzkoa Naturaldiako ekitaldiak burutu diren egoitzei (Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Aquarium Donostia-San Sebastián), aurrerantzean Euskal Kostaldeko Geoparkea gehitzen zaie, Geogarapen Elkartearen eskutik.