Kataluniari babesa adierazteko oharra

2014/11/07

Udaleko Bildu, EAJ eta Aralar alderdien adierazpen bateratua atera dute igandean Kataluniari eta kataluniarrei babesa adierazteko.

 

2014ko irailaren 19an, Kataluniako Parlamentak irailaren 26ko Kataluniako 10/2014 Legea onartu zuen, aldeko 106 botorekin eta aurkako 28rekin. Berresteko ez diren herri-kontsultei eta herritarren parte-hartzeari buruzko lege hori 2014ko irailaren 27an argitaratu zen Kataluniako Generalitataren Aldizkari Ofizialean.

Halaber, egun bereko aldizkariaren eranskin gisa argitaratu ziren Kataluniako Generalitateko presidentearen irailaren 26ko 129/2014 Dekretua (Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko kontsulta deitzekoa) eta horren eranskinak.

2014ko irailaren 29an, Mariano Rajoyren gobernuak erabaki zuen konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztea Konstituzio Auzitegian, eskatzeko legea eta dekretua behín-behinekoz bertan behera utz zitzaten. Eta egun berean, Konstituzio Auzitegiak erabaki zuen bi arau-testuak behin-behinekoz bertan behera uztea.

Herritarren eskubide demokratikoa da beren etorkizuna libreki erabaki ahal izatea eta egun Katalanek, eskubide demokratiko hori gauzatu ahal izateko prozesu demokratikoa abiatu dute. Prozesu horretan azaroaren 9an izan da galdeketa egiteko aukeraturiko eguna. Gaiaren garrantzia kontuan izanik Zumaiako Udaleko EHBildu,EAJ eta Aralar alderdiek honokoa adierazten dute:

 

- Errespetatzea eta aitortzea Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa. Helburua Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen ariketa gauzatzea da, bere etorkizun politiko kolektiboa zehazteko

-Herriek beren etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa daukate, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.

- Gure babesa adierazteko Kataluiniako bandera jarriko dugu instituzioaren fatxada nagusian, ikusgarri eta lehentasunezkoa izango den toki batean.