Kataluniari elkartasuna adierazi diote udaletxe aurrean

2019/10/18

Kontzentrazioan izan dira EH Bilduko eta EAJko udal ordezkariak, udaletxeko langileak eta hainbat herritar.

Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Kataluniako bederatzi ordezkari independentistari, eta hori salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zumaian.

Elkartasuna adierazi diete Kataluniako preso eta erbesteratu politikoei nahiz haien etxekoei, baita Kataluniako herriari eta erakundeei ere.

EH Bilduren eta EAJren Udal Taldeen adierazpen bateratua