Katxalin elkartearen hitzaldia, 18:00etan Alondegian
18:00etatik aurrera Donostiako Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola doktorea izango da azalpenak ematen.
KATXALIN, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, bihar, urriak 30, Zumaian hitzaldia emango du.
Diti minbiziaren goiz detekzioari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio, eta honi buruz ondo informatuak egotea funtzsezkoa da guztiontzat. Hitzaldia, Donostiako Onkologiko Institutuko doktorea den Arrate Plazaolak emango du. Bertan, diti minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, eta prebentzioaz hitz egingo du, besteak beste.
Hitzaldia, bihar, arratsaldeko 18:00 etan, Alondigan izango da.



