'Keixeta'-ren lanak ikusteko azken egunak

2012/08/08

'Keixeta'-ren 'Gernika, zerrenda amaitu gabea' erakusketa ikusteko azken egunak iritsi dira. Alondegiko Oxford aretoan dago erakusketa eta igandera arte, hilaren 12a arte, izango da ikusgai. Astegunetan 18:30etatik 20:30etara izaten da zabalik, eta asteburuetan 11:30etatik 13:30etara eta 18:30etatik 20:30etara. Erakusketa honen ondoren, hilaren 16tik aurrera, Imanol Ossaren 'Argiak' erakusketa izango da ikusgai.