Kieveko Reinassance abesbatzak kontzertua eskainiko du Zumaian
Azaroaren 1ean, Zumaiako Parrokian abestuko dute, Tolosako Abesbatza Topaketen barne kontzertu gisa.
Kiev-eko (Ukraina) Reinassance abesbatzak kontzertua eskainiko du asteburu luze honetan Zumaian. Azaroaren 1ean izango da emanaldia, Zumaiako San Pedro parrokian eta 19:00etan hasiko da. Tolosako Abesbatza Topaketen barne kontzertu gisa eskainiko dute Zumaiako emanaldia.
Reinassance abesbatza, 2002an sortu zen Kiev-eko Eraikuntza eta Arkitekturako Unibertsitate Nazionalean, Alexander Bondarenko izeneko musikagile eta zuzendari den ukrainar musikari ospetsua eta Nadiia Iavorskaren artean (artistikoki Nadiya Kupchynska bezala ezagutzen dena). Ordutik, abesbatza ekitaldi musikal askotan parte hartu du eta gaur egun, Ukrainako Unibertsitate abesbatzen artean ospetsuenetarikoa da.
Lorpen ugari
Abesbatzaren lorpen nagusienen artean ondokoak dira garrantzitsuenak:
- 2003 – 2005: 'Vid Rizda do Rizdva' Kantu erlijiosoko urtez-urteko lehiaketan Lehenengo Saria.
- 2005ean Ukrainako Kultura Ministerioak “Ukrainako Abesbatza Amateurra” tituluaz saritu zuen, Ukrainan oso esanguratsua den titulua delarik.
- 2006an 'The Hajnowska’s Days of Orthodox Music' lehiaketan Lehenengo Saria jasotzen du Europar ekialdeko 33 abesbatza akademikoen artean Hajnowkan, Polonia.
Abesbatzako zuzendaria den, Nadya Kupchynska, 1992 eta 2005 urteen artean, Prof. Galina Gorbatenko-k zuzendutako Female Choir of Glier Kiev State High Music College abesbatza ospetsuko bakarlaria izan zen. 1996 y 2004 urteetan Tolosan parte hartu zuen aipatutako abesbatza honekin.
EGITARAUA:
Lehenengo zatia - DYVO Ahots- taldea
1. Let the Land Praise Lord……………………………Alexander Grechaninov
2. The Pray of Christ In Gefsimania…………………Alexander Arkhangelskiy
3. The Prudent Robber……………………………………..……… Peter Dynev
4. The Psalm to Saint Theodor Pechersky………………….…… Victor Stepurko
5. We Praise You, Lord…………………………………… Dmytro Bortnyanskiy
RENAISSANCE abesbatza
6. Popule meus………………………………………….. Tomas Luis de Victoria
7. En el río Jordani.................................................................. Mykola Leontovich
8. El concierto para el coro No me dejes en
mi ancianidad III y IV partes...............................................Maxim Berezovski
9. Ave Virgo Sanctissima………………………………………. David Azurza
10. Es justo y necesario................................................................. Ivan Nebesniy
Bigarrengo zatia
RENAISSANCE abesbatza
1. Aritz Adarrean – Katalin………………………………………. Julen Ezkurra
2. Segalariak…………………………………………………….… Josu Elberdin
3. ¿Porque tu no viniste?....................................................Olexander Bondarenko
4. ¡Oh, en Jerusalén!................................................................ Yakiv Yatsinevich
5. Oh, dub-duba............................................................................. Mykola Rakov
DYVO Ahots- taldea
6. Oh, On the Hill……………………………………………... Kyrylo Stetsenko
7. Ivan-Ivan………………………………………………….Nadiya Kupchynska
8. The Girl Is Sitting ……………………………………..…Nadiya Kupchynska
9. Verkhovyna……………………………………………National Ukraine Song
10. Michelle ……………………………………………...…Lennon-McCartney
11. Java …………………..……………………………………..…Ben Oakland
12. The Lord Was Born………..…………………………….….Vasyl Zhdankin



