Kimaketen inguruko hainbat argibide
Azaroan egingo dira kimaketa lanak. Platanoek gaitz bat dute, eta Udala neurriak hartzen ari da ahal bezain pronto irtenbidea emateko. Iaz hasi zen lan horretan, baina oraindik emaitzarik ez da izan. Datorren urtean, beste saiakera bat egingo dute irtenbidea bilatzeko.
Kimaketak egiteko garaia heldu da, eta hainbat herritarrek gai honen inguruko bere kezkak azaldu dituzte udaletxean. Iaz Udalak kimaketen inguruan hainbat aldaketa egin zituen, eta argibideak ere eman zituen. Baina kimaketa garaia heltzearekin bat, hartutako neurriak gogorarazi nahi dira.
Plantanoak gaitz bat dute eta gaitz horren aurka ez daki zein neurri hartu Udalak. Gaitz horren izena Plantanoen Oidioa da (Microsphaera platani), eta gaitzaren ondorioak nabarmenak dira: hostoetan orban zuriak irteten zaizkie. Onddo mota horrek hostoei soilik erasotzen dio. Zuhaitzak ez du arriskurik, baina itsusi gelditzen dira zuhaitzak. Gaitz horri aurre egiteko, iaz ez ziren kimatu zuhaitzak, indartuta gaitzari aurre indartsuago egingo ote zion ikusteko. Urtebete pasatu da, eta neurri horrek ezertarako ez zuela balio ikusi da. Beraz, neurri berriak hartuko dira. Hala, Amaiako Plazako zuhaitzei tratamendu berezia emango zaie 2014an.
Tratamendu horren emaitzak ikusteko, ordea, itxaron egin beharko da 2015ko udazkenera arte. Tratamenduarekin gaitzari aurre egitea lortzen bada, Udalak azatertu egin beharko du herriko beste txokoetako zuhaitzei ere tratamendu hori ematea posible den. Izan ere “monokultiboak eta kanpoko zuhaitzak” juntatu ez gero, gaitza sortzean zaila izaten da irtenbide.
Beste zuhaitzei dagokienez, azaroan, egingo da kimaketa. Pantxita Etxezarretan kimaketa arina egingo da, eta detektatutako arazo puntualei irtenbidea ematea lortu nahi da.



