Kimikarin zientzia tailerreko bi taldeak osatu dira dagoeneko

2019/12/27
Zientziarekin jolas egiteko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek urtarrilaren 2an eta 3an, Alondegian. Dagoeneko plaza guztiak bete dira.

Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta “ikasketa” eta “dibertsio” kontzeptuekin loturak sortuz.

Tailerra urtarrilaren 2an eta 3an izango da, Alondegiko Oxford aretoan, 10:30etik 12:30era.

Argazkia: Baleike